Futbola
Salaketa
Hiru hilabeteko zigorra Zidaneri, titulu gabe entrenatzeagatik
ERREDAKZIOA
Miguel Galanek, Cenafe Eskoletako zuzendariak jarritako salaketaren ondorioz zigortu dute entrenatzaile frantsesa.
-
Santiago Bernabeu. Argazkia: EFE
Zinedine Zidane entrenatzaile frantsesari hiru hilabeteko zigorra jarri dio Futboleko Espainiar Federazioko epaileak, Bigarren B mailako Real Madrid-Castilla taldea beharrezkoa den titulurik gabe entrenatzeagatik.
Miguel Galanek, Cenafe Eskoletako zuzendariak jarritako salaketaren ondorioz, espedientea zabaldu zioten entrenatzaile galiziarrari eta zigor berdina jarri zion epaileak.
“Marca” egunkariak aurreratu zuen bezala: Francisco Rubio epaileak Zidaneri zigorra jarri dio 3. Mailako entrenatzaile-titulua ez edukitzearren; zeina beharrezkoa den Espainiako talde bat entrenatu ahal izateko. Gainera, bere kide den Santiago Sánchezi ezarritako zigorraren epe bera jarri diote frantsesari ere. Beste honi titulua lagatzea egotzi diote.
Zidanek eta Sánchezek beraien aurka ezarritako zigorraren errekurtsoa aurkeztu dezakete Apelazio Batzordearen aurrean. Eztabaida guzti honen sortzaileak, arestian aipatutako Miguel Galanek, horrela argudiatu zuen bere salaketa: “Zidane Real Madril-Castillaren lehen entrenadore bezala ari da, eta bitartean, Santiago Sanchezen funtzio bakarra agiria jartzea, besterik ez da.”