Futbola
Erasoa
Hilabeteko kartzela zigorra jarri diote Brandaori, burukadagatik
Erredakzioa
Hilabete bateko eta 20.000 euroko zigorra ezarri diote Bastiako aurrelari Brandaori, Thiago Mottari emandako burukadagatik, PSGren aurkako partidan.
Bastiako aurrelari brasildar Brandaori hilabeteko kartzela zigorra eta 20.000 euroko izuna ezarri dizkiote, abuztuaren 16an, Paris Saint-Germaineko Thiago Mottari burukada bat mateagatik, abuztuaren 16an. Sei hilabete jokatu gabe egoteari gehitzen zaio Parisko epaitegiko zigorra.
Aurrelariak zigorra gutxituta ikus lezake, eta kartzelan egon beharrean gizarte lanak egiteko aukera izan dezake. Futbolariaren abokatuak ez du helegiterik jarriko.
Bastiak PSGren aurka galdu ostean (2-0), Brandao Thiago Mottaren zain geratu zen aldageletako tunelean, burukada bat emateko. Gero, aldageletarantz ihes egin zuen. Kamarak erasoa grabatu zuten.