Itxi

Futbola

17. jardunaldia

Lehia egarriz itzuliko dira 2015ean

ERREDAKZIOA

Erronka berrien esperoan eta ilusioz hasiko dute euskal taldeek urte berria. Asteburu honetan dute Ligan gorantz begiratzen hasteko lehen hitzordua dute.  

  • Espanyolen eta Realaren aurkako partida. Argazkia: EFE

Zurigorriek emango diote hasiera 2015ak dakartzan erronken ibilbideari. Larunbat honetako gaueko 22:00etan neurtuko baitira, puntu bila zoratzear dagoen Deportivoren aurka.

Armaginek zelai korapilatsu batean jokatuko dute, euren urte onena izen denaren esperotako jarraipena. Puntuetara berdinduta eta orpoz orpo segitzen dion Espanyolen aurka arituko da igande honetan arratsaldeko 19:00etan.

Txuri-urdinek ere, ez dute batere lan samurra, igande honetako 21:00etan, Ligako talde handienetako baten aurka neurtuko baitituzte indarrak, Luis Enriqueren Bartzelonaren aurka hain zuzen ere. Baina horren aurrean, Moyesen mutilak ez dira kikiltzen, eta Xabi Prieto kapitainak astelehen honetan aurreratu duenez, aurreko urteetan Bartzelonaren aurka Anoetan lortutako emaitzak errepikatu nahi dituzte.

Bestalde, Adelante Ligan jokatzen ditugun bi talde euskaldunak ditugu. Biek larunbat honetan dute 2015eko debuta; hain justu, Alavesek Mirandesen aurkako norgehiagoka 16:00etan jokatuko du, eta 18:15ean, Osasunak Mirandesen aurka neurtuko ditu indarrak.