Itxi

Futbola

Marseillan

Bielsak dimisioa eman du, lehen jardunaldia jokatu ostean

Agentziak | Erredakzioa

"Ezin dut honelako egoera aldakorrik onartu (…) Klubak aldatzeko asmoa duela jakinarazi dit bi pertsonaren bitartez", esan du Athleticeko entrenatzaile ohiak prentsaurrekoan.

  • Marcelo Bielsa. Argazkia: Efe.

    Marcelo Bielsa. Argazkia: Efe.

Marcelo Bielsa argentinarrak Marseillako entrenatzaile kargua utzi du, klubak kontratua berritzeko berak jarritako baldintzak onartzen ez dituelako.

Entrenatzaileak berak eman du bere erabakiaren berri Marseillak Frantziako lehen jardunaldiko partida galdu ostean. Taldeak 1 eta 0 galdu du Caenen aurka.

"Dimisioa eman berri dut. Ezin dut egoeraren aldakortasuna onartu (…) Klubak aldatzekoa smoa duela jakinarazi dit bi pertsonaren bitartez", esan die Bielsak kazetariei.

Halaber, Athleticeko entrenatzaileak azpimarratu egin du ez duela Marseilla uzten beste klub batekin fitxatzeko, nahiz eta Frantzian duen soldata hirukoizten duten eskaintzak izan.

Marseillaren komunikatua

Marseillako zuzendaritzak Internet bidez ateratako komunikatu batean, klubak "ahal duen guztia" egin duela esan du, "klubaren ardura bere gain hartzeko gai den entrenatzaile bat izateko".

"Baina Marseillak ezin du, inola ere, bere interes pertsonalak klubaren gainetik jartzen dituen pertsona baten gatibu izan", azaldu dute.