Futbola
Asteazkenean, irailaren 2an
Tudelanok, Real Unionek eta Portugaletek Kopan aurrera egin nahi dute
Erredakzioa
Talde nafarrak Compostela jasoko du, gipuzkoarrak CD Ebroren zelaira joango dira eta bizkaitarrak Socuellamosera. Kanporaketa hau partida bakarrean jokatuko dute.
-
Kopa izango dute hizpide zaleek irailaren 2an. Argazkia: EiTB.
EAEko eta Nafarroako hainbat taldek Errege Kopako kanporaketa dute iraileko lehen egun hauetan. Peña Sportek hurrengo kanporaketarako sailkatzea lortu zuen joan den astean (0-3 irabazi zuen Meridan), eta orain beste hiru taldek dute hitzordua; Tudelanok, Real Unionek eta Portugaletek.
Asteazken honetan, irailaren 2an, jokatuko dute, honako talde hauen aurka eta ordutegi hauetan:
Tudelano - Compostela (17:30)
CD Ebro - Real Union (18:30)
Socuellamos - Portugalete (21:00)
Garaileek hurrengo kanporaketarako txartela lortuko dute; izan ere, partida bakarrean erabakiko da kanporaketa hau.
Hauek dira gainerako partidak (irailaren 2an jokatuko dira):
Mensajero - Majadahonda (18:00)
Condal - Arandina (18:30)
Varea - Cultural Leonesa (19:00)
Laredo - Racing (20:00)
Guadalajara - Talavera (20:00)
Sabadell - Castello (20:00)
Guijuelo - Pontevedra (20:30)
Alcoyano - Formentera (20:30)
Reus - Asco (20:30)
Lleida - Hercules (21:00)
Linense - Recreativo (21:00)
Murtzia - Cadiz (21:00)
Linares - Jumilla (21:00)
Melilla - Algeciras (21:30)