Itxi

Futbola

FIFAk baieztatu du

Qatarreko Munduko Txapelketa, azaroaren 21etik abenduaren 18ra arte

Erredakzioa

FIFAren Batzorde Exekutiboak 2022ko Qatarreko Mundialeko egutegia baieztatu eta neguan jokatuko dela konfirmatu du.

  • Joseph Blatter. Argazkia: EFE

    Joseph Blatter, FIFAko presidentea. Argazkia: EFE

FIFAko Batzorde Exekutiboak 2022ko Munduko Txapelketa neguan jokatuko dela baieztatu du, azaroaren 21a eta abenduaren 18a artean konkretuki. Zuricheko egoitzan egin duten batzarrean 2018tik 2024ra arteko nazioarteko lehiaketen egutegia onartu dute.

2022ko Mundialak 28 egun iraungo du guztira, 2014ko Brasileko Munduko Txapelketak iraun zuena baino hiru egun gutxiago. Brasileko Mundiala ekainaren 12tik uztailaren 13ra arte iraun zuen.

Bestalde, klubak ez dira 2016ko Olinpiar Jokoetarako jokalariak uztera behartuta egongo, ez baitago nazioarteko egutegiaren barruan. 2016ko otsailaren 26an aukeratuko dute FIFAko presidente berria.