Itxi

Futbola

Espioitza kasu baten ondorioz

Ingalaterrako selekzioaren segurtasun neurriak handitu dituzte

Erredakzioa

Ustezko zelatariek teknikarien eta jokalarien arteko elkarrizketak grabatu dituzte, baina helburua Capello eta Jonh Terryren arteko hizketaldi beroa izan daiteke.

Ingalaterrako Futbol Federazioak Capellok zuzentzen duen selekzioaren negurtasun neurriak handituko ditu aurreko astean hainbat zelatarik teknikarien eta jokalarien arteko elkarrizketak grabatu zituztelakoan.


"Dinamita"tzat jo dituzte Britainia Handiko hedabideek grabazio horiek. Ingalaterrak Egiptoren aurka jokatu beharreko partidaren aurretik egin ziren. Antza, Fabio Capello italiarraren hitzaldi taktikoak eta primen inguruko eztabaidak entzun daitezke bertan.

Baina zelatarien helburua Capello eta Chelseako Jonh Terryren arteko hizketaldi beroa izan daiteke. Terryk amodio harremana izan zuen Wayne Bridge taldekidearen emaztegai ohiarekin eta eskandaluak eztanda egin zuen.