Itxi

Futbola

BBVA Liga

Vadocz (Osasuna): "Horrela jokatuz gero, iritsiko dira emaitzak"

Asier Legarda

Taxoare

Erdilari hungariarrak hiru partida jarraian jokatzeko aukera izan du aspaldiko partez.

Orain hilabetera arte bazirudien Vadocz ez zuela inork aintzat hartzen Osasunan, baina Holandako futboletik Osasunara iritsiz gerotik unerik gozoenean da orain euskarri hungariarra. Azken hiru norgehiagoketan hasieratik jokatu du eta Vadocz oso pozik dago arlo pertsonalean, nahiz eta zoritxarrez Osasunak hiru partida horietako bakar bat ere ez irabazi.

Hargatik, erdilari hungariarrak lasaitasun mezua hedatu nahi izan du gaur: "Horrela jokatzen jarraituz gero, iritsiko dira emaitza onak, eta horrexegatik, lasai nago. Arriskuko aukera asko sortzen ditugu, baloi asko jartzen ditugu aurkariaren arean eta asko iristen gara aurkariaren ate ingurura, baina tamales gero errematea ondo egiteko zerbait falta izaten zaigu, gero", esan du gaur erdilari gorritxoak.