Futbola
Apirilaren 10ean
Mejuto Gonzalezek zuzenduko du Real Madril-Bartzelona partida
Andoni Beldarrain
Erredakzioa
Bera izango da Santiago Bernabeun datorren apirilaren 10ean jokatuko den partida hau zuzentzeko ardura izango duen epailea.
Datorren apirilaren 10ean jokatuko da Santiago Bernabeun Real Madril-Bartzelona partida eta jada badakigu nor izango den epailea; Manuel Enrique Mejuto Gonzalez. Hala erabaki du Epaileen Batzorde Teknikoak).
Mejuto denboraldi honen bukaeran erretiratuko da 45 urte betetzen dituelako eta zalantzarik gabe partida garrantzitsu hau sari bat da berarentzat.