Itxi

Futbola

BBVA Liga

Javier Clemente izango da Valladolideko entrenatzaile berria

Erredakzioa

Klubak kargutik kendu zuen Onesimo bart eta Barakaldoko entrenatzaileak hartuko du Gaztela eta Leongo taldearen ardura.

Barakaldoko entrenatzaileak 60 urte ditu eta besteak beste Athletic Club , Espainiako selekzioa, Espanyol, Atletico Madril, Betis, Reala, Olympique Marsella, Tenerife, Serbiako selekzioa eta Real Murtzia taldeak entrenatu ditu.

Bart Valladolidek entrenatzaile kargutik kendu zuen Onesimo Sanchez. Onesimo Mendilibar bota zutenean jarri zuten lehen taldea zuzentzen eta taldea entrenatzaile euskaldunak utzi zuena baino txarrago utzi du. 30 puntutik (10 partida) sei bakarrik lortu ditu Valladolidek Onesimorekin.