Futbola
Victoria culé
Real Madril-Bartzelona (0-2): Ligak kolore blaugrana du
Erredakzioa
Guardiolaren taldeak liga txapelketa irabazteko urrats garrantzitsua eman du Santiago Bernabeun irabazita, Messiren eta Pedroren golekin.
Bartzelonak Real Madril mendean hartu du (0-2) Santiago Bernabeu futbol-zelaian Messiren eta Pedroren golekin, eta liga titulua Bartzelonatik oso hurbil jarri du.
Orain, balugranen abantaila hiru puntukoa da eta gainera gol-averagea aldeko du liga amaitzeko zazpi jardunaldi gelditzen direnean.
Jokoa baldarra izan zen partida hasieran, falta askorekin eta aukera argirik egin gabe. Jokoaren zatirik handiena zelai-erdian egin da eta joko zuzenik gabe.
Xavi eta Messi, Messi eta Xavi agertu diren arte. Bien artean jokaldi zoragarria asmatu dute eta argentinar txikiak bartzelonarren gola egin du lehenengo zatiko 32. minutuan.
Une horretatik aurrera, Barça Real Madrid baino hobeto aritu da. Madrildarrek bere indibidualtasunei laga diote banakoa egitearen ardura.
Bigarren zatian, Real Madrid saiatu da Valdesen atera gerturatzen, batez ere kontraerasora; baina Guardiolaren Barçak argi eta garbi erakutsi du egun Pellegriniren Real Madrid baino hobea dela.
Horrela berretsi dute katalanek bigarren golarekin. Pedrok atzean utzi ditu Madrilen atzelariak, eta Casillasen aurrean erabat asmatu du baloia sare barrura bidalita.
2-0 eta Bartzelonaren erabateko nagusitasuna. Liga erdia poltsikoratu dute Guardiolarenek, eta orain beste erdia eskuratu beharko dute gelditzen diren zazpi jardunaldietan.
Fitxa teknikoa:
0 - Real Madril: Iker Casillas; Sergio Ramos, Raúl Albiol, Garay, Arbeloa; Gago, Xabi Alonso, Marcelo (Guti, m.57); Van der Vaart (Raúl, m.69); Cristiano Ronaldo eta Higuaín (Benzema, 79).
2 - Bartzelona: Víctor Valdés; Puyol, Pique, Milito (Márquez, m.79), Maxwell (Iniesta, m.63); Keita, Busquets, Xavi; Dani Álves, Pedro eta Messi.
Golak: 0-1, m.32: Messi. 0-2, m.56: Pedro.