Itxi

Futbola

Denboraldiko hirugarrena

Alberto Lopez izango da Valladolideko entrenatzaile berria

Erredakzioa

Miguel Angel Portugal kargutik kendu ostean, Alaveseko entrenatzaile ohiak eta Realeko atezain ohiak zuzenduko du Pucelako taldea, denboraldi amaierara arte.

  • Alberto Lopez. Arazkia: EFE

    Alberto Lopez, Alaveseko entrenatzaile izan zen garaiko irudia. Arazkia: EFE

EiTBk jakin ahal izan duenez, Alberto Lopez izango da Valladolideko entrenatzaile berria. Alaveseko entrenatzaile ohia eta Realeko atezain ohia izandakoak zuzenduko du Pucelako taldea denboraldi amaierara arte.

Alberto denboraldi honetan Valladolidek izango duen hirugarren entrenatzailea da. Iragan asteburuan Miguel Angel Portugal kargutik kentzea erabaki zuen Zuzendaritza Batzordeak eta lehenago, denboraldia hasi zuen Gaizka Garitano bota zuten.