Futbola
Ostegunean, 21:05etan
UEFA Europa League: Finalerdiak hasten dira
Erredakzioa
Atlético-Liverpool eta Hamburgo-Fulham partidetan, finalerako txartelak erabaki daitezke.
Madrildarrek, Rafa Benietezen Liverpool hartuko dute Vicente Calderonen, finalerdian aurre hartzeko asmoz. Quique Sanchez Floresen mutilek etxean abantaila behar dute, gero Anfielden, kanporaketa pasatzeko itxaropenarekin heltzeko.
Talde ingelesa Fernando Torres gabe, bere goleatzaile nagusia gabe heldu da Madrileña. Aurrelari "gorria", oraindik belauneko lesioa sendatzen dago eta ezingo du bere talde odiaren aurka jokatu. Atleticoren entrenatzailearen ustetan, "kanporaketa %50ean dago" eta biharko partidan ez du "Anfielden lasai jokatzeko emaitza posiblerik ikusten".
Liverpoolek, gainera, etxetik trenean bidaiatu behar izan dute Bordeauxera, bertan hegazkina hartu eta Madrilera heltzeko. Rafa Benitezen hitzetan, "taldea nekatuta dago bidaia dela eta, baina sendo dago", beraz printzipioz ingelesk ez lukete arazorik eduki beharko biharko norgehiagokan.
Beste finalerdian, Hamburgo eta Fulham arituko dira nor baino nor. Alemaniarrek etxean aurre hartzea dute helburu, ederki dakitelako zelai ingelesetan irabazteko dagoen zailtasuna.
Hortaz gain, Hamburgok gogotsu jokatuko du kanporaketa, izan ere, aurten Europa Leagueko finala, Hamburgo Arenan jokatuko baita. Hala ere, talde urdinak, Petric aurrelaria ezin izango du zelairatu biharko partidan, lesionatuta baitago.