Itxi

Futbola

Maitzaren 12an Hamburgon

Atletico Madrilek eta Fulhamek jokatuko dute Europa Leagueko finala

Andoni Beldarrain

Erredakzioa

Madrildarrek 2-1 galdu dute Liverpoolen aurka, baina joanekoan 1-0 irabazi zuten. Londoneko taldeak, bestalde, 2-1 irabazi dio Hamburgori joanekoan 0-0 berdindu ondoren.

Fulhamek eta Atletico Madrilek UEFA Europa Leagueko finala jokatuko dute. Londoneko taldeak Hamburgori 2-1 irabazi zion. Alemanian 0-0 berdindu zuten joaneko partidan. Atletico Madrilek 2-1 galdu zuen Liverpoolen aurka, baina joanekoan 1-0 irabazi zuen.

Liverpool 1-0 irabazten hasi zen Aquilanik 43. minutuan sartutako golari esker eta emaitza horrekin iritsi zen norgehiagoka atsedenaldira. Bigarren zatian ez zen bi taldeetako bat ere gola sartzeko gai izan eta partida luzapenean erabaki zen. Liverpoolek 2-0koa sartu zuen 95. minutuan Benayounen bitartez, baina 103. minutuan Forlanek 2-1koa ezarri zuen eta emaitza horrekin Atletico Madril zegoen sailkatuta finalerako. Azkenean, Liverpoolek ezin izan du hirugarren gola sartu eta madrildarrak Hamburgoko finalean izango dira.

Fulhamek markagailua irauli behar izan zuen. Hamburgo 0-1 aurreratu zen Petricen golari esker. Emaitza horrekin (1-0) bukatu zen lehen zatia. Bigarren zatian, Daviesek 1-1ekoa sartu zuen 69. minutuan eta Gerak 2-1koa sartu zuen 76. minutuan. Azkenean, 2-1eko emaitzarekin garaipena eta finalerako txartela lortu zuen Fulhamek.