Itxi

Futbola

Azkenaurreko jardunaldia

Lehen Maila: Liga gaur erabaki daiteke

Josu Bilbao

Erredakzioa

Barça txapeldun bilakatu daiteke eta jaitsiera postuak erabakita gelditu daitezke. Partida guztiak, larunbatean 21:00etan jokatuko dira.

BBVA ligako azkenaurreko jardunaldia jokatuko da eta oraindik gauza asko daude erabakitzeko bai goikaldetik eta bai behekaldetik. Pep Guardiolaren mutilak, ligako txapeldunak bilakatu daitezke Sanchez Pizjuanen Sevilla gainditzen badute eta Athleticek, ezuztekoa ematen badi Bernabeu futbol zelaian. Real Madrilek puntu bakarra lortzen badu ere, eta blaugranek haien partida aurrera ateratzen badute, liga katalanena izango zen.

Unai Emeryren Valentziak hirugarren postua eskuan du baina Mallorkak eta Sevillak borrokan jarraitzen dute taulako laugarren postua eskuratzeko, Txapeldunen Ligan egoteko hurrengo denboraldian. Gregorio Manzanoren mutilak andaluziarrengandik puntu bakarrera daude eta horregaitik hiru puntuak lortu behar dituzte Deporren aurka Riazorren. Getafek eta Vila-realek, Europa League-a ematen duen seigarren postua nahi dute, Athleticek zailago baitu, eta horretarako madrildarrek etxean hartuko dute Malaga, jaitsiera opraindik hurbilegi duen talde bat. Vila-realek, etxean hartuko du Valentzia meditarraneoko derbian.

Jaitsiera postuetan ez dago ezer erabakita nahiz eta Xerezek oso zail dituen gauzak hurrengo urtean Lehen mailan jarraitzeko. Andaluziarrak salbaziotik 6 puntura daude eta Zragoza harttuko dute menpean, alegia oraindik mailai eusteko puntuak behar dituen talde bat. Clementeren Valladolid salbaziotik hiru puntura eta Tenerife puntu bakarrera aurkitzen dira. Talde txuri-moreak, Racing Santanderren aurka aukera paregabe du azken postu horietatik irtetzeko. Kantabriarrek 36 punturekin salbazioa markatzen dute eta lehia bizia izango da Zorrila Berria zelaian. Tenerifek etxean hartuko du ere, Almeria, 41 punturekin hurrengo urtean lehen mailan jarraitzea ziurtatua duena. Sportingek, Quique Sanchez Floresen Atletico hartuko du etxean. Preciadoren mutilek hiru puntuak behar dituzte eta madrildarrek burua Hereje Kopako finalean eta Europa Leagueko finalean daukate jarrita. Osasunaren eta Espanyolen arteko partidan ez da ezer jokoan egongo bi taldeek taula erdialdean bukatuko baitute denboraldia.


08/05 21:00 GETAFE-MALAGA
08/05 21:00 R.MADRIL-ATHLETIC
08/05 21:00 SPORTING-AT.MADRIL
08/05 21:00 VALLADOLID-RACING
08/05 21:00 SEVILLA-BARTZELONA
08/05 21:00 TENERIFE-ALMERIA
08/05 21:00 DEPORTIVO-MALLORCA
08/05 21:00 VILA-REAL-VALENTZIA
08/05 21:00 XEREZ-ZARAGOZA
08/05 21:00 ESPANYOL-OSASUNA