Futbola
BBVA Liga
Lillo Sampaoliren laguntzailea izango da Sevillan
A.B.
Jorge Sampaoli da Sevillako entrenatzaile berria eta berarekin batera Juan Manuel Lillo entrenatzaile tolosarra egongo da talde teknikoan.
-
Jorge Sampaoli eta Juan Manuel Lillo, Sevillako hotel baten. Argazkia: EFE
Jorge Sampaoli da Sevillako entrenatzaile berria, hala jakinarazi du Andaluziako taldeak. Unai Emery ordezkatuko du argentinarrak entrenatzaile karguan. Sampaolirekin batera Juan Manuel Lillo euskal entrenatzailea egongo da talde teknikoan.
Tolosako entrenatzaileak laguntzaile kargua beteko du. Jorge Sampaolik denboraldi arrakastatsuak egin zituen Universidad de Chile taldearekin eta 2012. urtean Txileko Selekzioaren hautatzaile izendatu zuten. 2014ko Munduko Txapelketa jokatzeko sailkapena lortu zuen Txilerekin eta 2015ean Amerika Kopako txapeldun izatea lortu zuen. Urte horretan, Juan Manuel Lillo, argentinarraren laguntzaile izendatu zuten. Bi entrenatzaileak ondo konpondu ziren, eta ordutik aurrera batera dihardute lanean.
hardute lanean.