Itxi

Futbola

EURO 2016

Aritz Adurizek hasieratik joka dezake Kroaziaren kontra

Agencias | Redacción

Stade Bordeaux-Atlantique futbol-zelaian Espainiak eta Kroaziak D Multzoko lehen postua izango dute jokoan.

  • Aritz Aduriz. EFE

    Aritz Aduriz. EFE

Espainiak eta Kroaziak indarrak neurtuko dituzte gaur, gaueko 21:00etan, D Multzoko lehen postua jokoan dutela.

Vicente del Bosquek aldaketak egingo omen ditu eta baliteke Aritz Aduriz hasierako hamaikakoan egotea. Bai Espainiak eta bai Kroaziak Txekia eta Turkia gainditu dituzte, beraz, euren artean erabakiko da multzoko lehen postua.

Ustezko hamaikakoak

Kroazia: Subasic; Srna, Corluka edo Schildenfeld, Vida, Strinic; Badelj, Kovacic; Brozovic, Rakitic, Perisic; Mandzukic.

Espainia: Casillas edo De Gea; Juanfran, Pique, Bartra edo Ramos, Jordi Alba; Busquets, Koke, Iniesta; Silva, Nolito eta Aduriz.

Epailea: Björn Kuipers (Holanda).

Futbol-zelaia: Stade Bordeaux-Atlantique.

Ordua: 21.00.