Itxi

Futbola

Camp Noun

Errege Kopa (Finala): Atletico Madril eta Sevilla, tituluaren bila

Andoni Beldarrain

Erredakzioa

Madrildarrek denboraldiko bigarren titulua lortu nahi dute eta andaluziarrek urtea txuntzea dute helburu Kopa irabazita.

Asteazken honetan (21:30ean) jokatuko da Errege Kopako finala Bartzelonako Camp Nou futbol zelaian. Atletico Madril eta Sevilla ariko dira nor baino nor.

Europa Leaguea irabazi ondoren denboraldiko bigarren titulua lortu nahi du Atletico Madrilek. Madrildarrek etxeko talde moduan jokatuko dute. Sevillak bisitari moduan jokatuko du eta denboraldia titulu batekin txukundu nahi du.

Baja ugari ditu talde andaluziarrak finalerako. Luis Fabiano lesionatuta dag eta ezingo du finala jokatu. Fernando Navarro ere baja da finalerako eta Adriano zalantza izangoda azken ordura arte. Brasildarrak jokatzerik ez badu hegaleko jokalari gabe geratuko litzateke Sevilla eta beste postuen baten joaktzen duen jokalariren bat ariko da postu horretan. Alvaro Negredo ere baja izatekotan zen zigortuta baitzegoen Ligako azken partidan txartel gorria ikusteagatik, baina Lehiaketa Batzordeak zigorra barkatu dio eta jokatzeko moduan egongo da aurrelari madrildarra.

Bestalde, Atletico Madrilen Preniak ezingo du finala jokatu eta Kun Aguero zalantza da. Dena den, badirudi aurrelari argentinarrak hasieratik jokatuko duela.