Itxi

Futbola

Tebas izango da presidentea

Aranzabalek uko egin dio Ligako presidente izateko hautagaitzari

Erredakzioa

Alex Aranzabal Eibarreko presidente ohiak astearte honetan iragarri du ezin izan dituela Futbol Liga Profesionaleko presidente izateko hautagaitza aurkeztu, ez dituelako gutxieneko baldintzak bete.

  • Alex Aranzabal. Argazkia: EiTB

    Alex Aranzabal. Argazkia: EiTB

Alex Aranzabalek astearte honetan jakinarazi du uko egiten diola Futbol Liga Profesionaleko presidente izateko hautagaitza aurkezteari. Eibarreko presidente ohiak ez ditu hauteskundeetara aurkezteko behar ziren gutxieneko baldintzak bete eta Javier Tebas izango da berriro Ligako presidentea.

Aranzabalek ohar baten bitartez eman du jakitera ez duela hautagaitza aurkeztuko: "Ez gaude ados hauteskundeen prozesua eraman den moduarekin eta eskerrak eman nahi dizkiet babesa eman diguten, eta futbola kudeatzeko beste modu baten sinesten duten klubei". Amaitzeko, Aranzabalek eskerrak eman nahi izan dizkie zaleei, "euren ahotsa altxatzeagatik eta beste futbol bat posible dela babesteagatik".