Itxi

Futbola

Bobby Charlton gainditu du

Rooney, Manchester Uniteden historiako golegile onena

Erredakzioa

Wayne Rooneyk bere 250. gola sartu du Premier Leaguean Stoke Cityren aurkako partidan eta Unitedeko golegile onena da Bobby Charltonen 249 goleko marka gaindituta.

  • Wayne Rooney. Argazkia: EFE

    Wayne Rooney. Argazkia: EFE

Wayne Rooney da Manchester Uniteden historiako golegile onena. Rooneyk bere 250. gola sartu du Premier Leaguean Unitedekin eta Bobby Charltonen 249 goleko marka gainditu du.

Aurrelari ingelesak 31 urte ditu, eta 13. denboraldia du Manchester Uniteden. 2004. denboraldian iritsi zen Unitedera Evertonetik. Rooneyk 546 partida behar izan ditu 250 gol sartzeko eta Charltonek 249 gol sartu zituen 758 partidatan. Bobby Charltonek bere marka gainditu eta lasterrean zoriondu du Rooney.

"Aldagelan Bobby Charltonek zoriondu egin nau, beraz, pozik dago. Taldean jokatzea gustoko duen jokalaria naiz, baina markak garrantzitsuak dira. Badaukat nire seme-alabei kontatzeko zerbait", adierazi du Wayne Rooneyk.