Itxi

Futbola

27. JARDUNALDIA

Reala - Athletic euskal derbia 12:00etan jokatuko da

eitb.eus

Anoetako derbia martxoaren 12an, igandean, jokatuko da, 12:00etan. Osasuna - Eibar derbia, berriz, astelehenean jokatuko da; 20:45ean.

  • Derbi en Anoeta

    Derbi en Anoeta

Realak eta Athleticek Anoetan jokatuko duten Santander Ligako 27. jardunaldiko euskal derbia martxoaren 12an jokatuko da, igandearekin, eguerdiko 12:00etan, LaLigak astelehen honetan jakinarazi duenez.

Halaber, jardunaldi berean beste euskal derbi bat jokatuko da, Sadarren, Osasunaren eta Eibarren artean, eta martxoaren 13an izango da, astelehenarekin, iluntzeko 20:45ean. Bestalde, Alavesek Malagaren aurka jokatuko du Andaluzia aldean, martxoaren 11an, larunbatean.

Ostirala, martxoak 10

20:45, Espanyol - Las Palmas, GOL

Larunbata, martxoak 11

13:00, Valentzia - Sporting, beIN LaLiga
16:15, Sevilla - Leganes, beIN LaLiga
18:30, Malaga - Alaves, beIN LaLiga
20:45, Granada - Atletico, beIN LaLiga

Igandea, martxoak 12

12:00, R. Sociedad - Athletic, beIN LaLiga
16:15, Deportivo - FC Bartzelona, beIN LaLiga
18:30, Celta - Vila-real, beIN LaLiga
20:45, R. Madril - R. Betis, Movistar Partidazo

Astelehena, martxoak 14

20:45, Osasuna - Eibar, beIN LaLiga