Itxi

Futbola

Futbola

Herculeseko akziodun nagusiak Cordobako atezaina "erosi" zuen

Erredakzioa

Telefono bidezko elkarrizketa batek adierazten duenez, Enrique Ortizek 100.000 euro ordaindu zizkion atezainari Totek jaurtitako penaltia ez gelditzeko.

El Pais egunkariak adierazi duenez, Hercules taldeko akziodun nagusiak 100.000 euro ordaindu zizkion Raul Navas atezainari Alacanteko taldea Lehen Mailari igo zedin partida hori irabaziz. Cordobako atezaina, hain zuzen ere, Totek penaltia jaurti zuen kontrako aldera bota behar izan zen dirua eskuratzeko.

Grabazio telefonikoak, Brugal kasuaren barnean gordeta daude, Alacant hegoaldeko zabor negozioak direla eta 2007an hasitako ikerketa judizial baten barnean hain zuzen ere. Gainera, elkarrizketa hauek adierazten dutenez, Enrique Ortizek, Lehen Mailara igotzeko lau partidetan iruzurra egitea buruan zuela azaldu dute, Salamanca, Cordoba, Girona eta Recreativoren aurka.