Futbola
Zortzi milioi eurogatik
Real Madrilek Ricardo Carvalho fitxatu du
Andoni Beldarrain
Erredakzioa
Talde madrildarrak zortzi milioi euro ordainduko dizkio Chelseari eta bi urterako fitxatu du defentsa portugaldarra.
Real Madrilek bat jakinarazi zuen Ricardo Carvalho fitxatu duela. Defentsa portugaldarra Chelsea taldetik dator eta Real Madrilek zortzi milioi euro ordainduko dizkio talde ingelesari fitxaketagatik.
Defentsa portugaldarrak bi urterako kontratua sinatu du, baina beste urte bete luzatzeko aukera ere izango du.
Carvalho behin baino gehiagotan egon da Jose Mourinho entrenatzailearen aginduetara. Oporton Txapeldunen Liga irabazi zuten eta 2004an bai jokalaria eta bai entrenatzailea Chelseara joan ziren.
Ricardo Carvalhok talde hauetan jokatu du:
- 1997-1998: Leça FC (POR)
- 1998-1999: Oporto (POR)
- 1999-2000: Vitoria Setúbal (POR)
- 2000-2001: Alverca (POR)
- 2001-2004: Oporto (POR)
- 2004-2010: Chelsea FC (ING)
Portu dituen tituluak:
- 1 Champions League (2003-04) Oportorekin
- 1 UEFA (2002-03) Oportorekin
- 3 Premier League (2004-05, 2005-06 eta 2009-10) Chelsearekin
- 3 Portugalgo Liga (1998-99, 2002-03 eta 2003-04) Oportorekin
- 3 FA Cup (2006-07, 2008-09 eta 2009-2010) Chelsearekin
- 1 Portugalgo Kopa (2002-03) Oportorekin
- 2 Community Shield (2005 eta 2009) Chelsearekin
- 3 Portugalgo Superkopa (1998, 2001 eta 2003) Oportorekin
- 2 Ligako Kopa (2004-05 eta 2006-07) Chelsearekin.