Futbola
3-2
Internacionalek irabazi du Libertadores Kopa Chivasi finala irabazita
Andoni Beldarrain
Erredakzioa
Mexikarrak 0-1 irabazten hasi ziren, baina brasildarrek markagailua iraultzea lortu zuten titulua eskuratuz.
Lehen zatiaren amaieran etorri zen partidako lehen gola. 42. minutuan Marco Fabianek 0-1ekoa sartu zuen eta emaitza horrekin iritsi zen norgehiagoka atsedenaldira.
Bigarren zatian Internacionalek markagailua iraultzea lortu zuen. 61. minutuan Rafael Sobisek 1-1ekoa ezarri zuen markagailuan. Hamalau minutu beranduago Leandro Damiãok 2-1koa sartu zuen brasildarrentzat. Markagailuan aurrea hartu ondoren lasaiago jokatu zuen Internacionalek eta 88. minutuan partida erabakita utzi zuen 3-1ekoa sartu zuen Giulianok. Partida amaitzear zegoenean Omar Bravok 3-2koa sartu zuen Chivasentzat, baina ez zen gehiagorako denborarik egon.
Azkenean, partida 3-2ko emaitzarekin bukatu zen eta Libertadores Kopa irabazi du Porto Alegreko Internacionalek.
Fitxa teknikoa:
3.Internacional: Renan; Nei, Indio, Bolivar, Kléber; Sandro, Pablo Guiñazu, Tinga (83. min, Wilson Mathias), Andres D''Alessandro, Taison (64. min, Giuliano); eta Rafael Sobis (72. min, Leandro Damião).
Entrenatzailea: Celso Roth.
1.Chivas: Luis Michel; Mario de Luna, Jonny Magallon, Hector Reynoso, Miguel Ponce (78. min, Dionisio Escalante); Patricio Araujo, Xavier Baez (80. min, Ricardo Vazquez), Marco Fabian, Adolfo "Bofo" Bautista; Omar Arellano eta Omar Bravo.
Entrenatzailea: Jose Luis Real.
Golak: 0-1, 42. min: Marco Fabian. 1-1, 61. min: Rafael Sobis. 2-1,75. min: Leandro Damião. 3-1, 88. min: Giuliano. 3-2, 90. min: Omar Bravo.