Futbola
Saria Oviedon
Espainiako futbol selekzioa, Kirolen Asturiasko Printzearen Saria
Erredakzioa
Azken bozketan Edurne Pasaban mendizalea eta Haile Gebreselassie atleta etiopiarra gainditu ditu Espainiako futbol selekzioak.
Espainiako Futbol selekzioak, egungo Europako eta Munduko txapeldunak, jaso du 2010eko Kirolen Asturiasko Printzearen Saria. Oviedon bildu da epaimahaia.
Azken bozketan guztien adostasunri esker lortu du saria Del Bosqueren selekzioak. Edurne Pasaban mendizalea eta Haile Gebreselassie atleta etiopiarra gainditu ditu Espainiako futbol selekzioak. Ondoren geratu dira Marta Dominguez atleta eta David Barrufet, Espainiako eskubaloi selekzioako eta Bartzelona taldeko atezaina.