Itxi

Futbola

1. jardunaldia

Athleticek, Osasunak eta Realak lehen puntuak bildu dituzte Genuine ligan

eitb.eus

Hiru euskal taldeak LaLiga Genuine txapelketa sortu berrian ari dira parte hartzen, lehen eta bigarren mailako beste 15 talderekin batera.

  • Athleticeko jokalari bat Espanyolen aurkako partidan. Argazkia: EFE

    Athleticeko jokalari bat Espanyolen aurkako partidan. Argazkia: EFE

Vila-realen kirol-instalazioek hartu dute asteburu honetan Genuine liga txapelketako lehen jardunaldia. Bertan,16 urte baino gehiago duten jokalariz osatutako 18 taldek parte hartu dute (tartean Athletic, Osasuna eta Reala) 27 partida jokatzeko. Aipatu jokalariek % 33tik gorako adimen-desgaitasuna izan behar dute egiaztatuta.

Txapelketa zortziko futbol eran jokatzen da, eta 3 taldez osatutako 6 multzotan daude banatuta. Partida bakoitzak 10 minutuko 4 zati izan ohi ditu.

Gure taldeek honako emaitza hauek izan dituzte:

Larunbat goizean:

Athletic 0-3 Espanyol
Reala 1-2 Atletico
Osasuna 0-4 Rayo

Larunbat arratsaldean:

Athletic 1-3 Valentzia
Reala 0-2 Villarreal
Osasuna 0-2 Levante

Igande goizean:

Depor 1-2 Athletic
Mallorca 3-0 Reala
Huesca 0-2 Osasuna

Horrenbestez, lortutako emaitzak kontuan izanik era honetan gaude gure taldeak sailkapenean:

- 11. Athletic: Puntuak 5. Joko-garbiari emandako puntuak: 82
- 13. Osasuna: Puntuak 5. Joko-garbiari emandako puntuak: 76
- 16. Reala: Puntuak 3. Joko-garbiari emandako puntuak: 75

Kontuan izan behar da, txapelketa honetan, ez direla bakarrik kirol-emaitzak kontuan hartzen, baita norgehiagoketan erakutsitako kiroltasunezko jarrera positiboak ere. Hori dela eta, jardunaldi bakoitzean taldeek hainbat puntu jasotzen dituzte kirol-jarrera eta joko garbia aintzat hartuta.

Liga honetan egingo diren lau kontzentrazioetatik lehena egin ostean, bigarrena Tarragonan jokatuko da 2018ko urtarrilaren 19tik 21era; hirugarrena, Mallorcan, apirilaren 13tik 15era; eta azkena, Vigon, ekainaren 8tik 10era.