Futbola
Espainiako selekzioa
Llorente: 'Ehuneko ehunean jarraitzeko prest gaude'
Erredakzioa
Orkatila askoz hobeto duela adierazi eta Lituaniaren aurkako partidarako prest egotea espero du.
Fernando Llorente Athletic Clubeko aurrelariak min hartu zuen orkatilan aurreko asteburuan, baina ostiral honetarako prest egotea espero du. Espainiako selekzioak Lituaniaren aurka jokatuko du Eurokoparako sailkatzeko neurketan. "Askoz hobeto nago, kolpe handia izan zen, baina ez dut uste ondorio larririk izango duenik", esan du errioxarrak.
Ostiralean Lituaniaren aurka jokatuko dute Del Bosqueren gizonek eta hurrengo astean Eskoziara abiatuko dira. Bestalde, Munduko Txapelketakoa esfortzu handia izan zela adierazi du, baina baikor agertu da eta ehuneko ehunean jarraitzeko gai direla gaineratu du.