Futbola
Gaixotasun luzearen ondorioz
Juan Carlos Arteche futbolari ohia hil da 53 urte zituela
Erredakzioa
Racingen bi denboraldi jokatu zituen eta 1978.ean Atletico Madrilekin fitxatu zuen.
Juan Carlos Arreche Racing eta Atletico Madrileko jokalari ohia hil da 53 urte zituela, Madrilen. Artechek bi denboraldi jokatu zituen Santanderreko Racingen eta 1978.ean Atleticorekin fitxatu zuen. Hurrengo hamar urteetan Atleticoko hasierakohamaikakoan aritu zen. Bi titulu lortu zituen: Errege Kopa eta Superkopa.
Espainiako selekzioarekin lau partida jokatu zituen eta 1989.ean agur esan zion futbolari. Haren gorpua Madrilen erraustuko dute ostegun honetan.