Futbola
Daily Mail egunkariak dioenez
Wayne Rooneyk ez duela Manchesterren jarraitu nahi adierazi du
Andoni Beldarrain
Erredakzioa
Daily Maila egunkariak publikatzen duenez aurrelari ingelesa "gogaituta" dago eta taldea utzi nahi du.
Manchester Unitedeko aurrelaria den Wayne Rooney ez da bere momentu onenean eta Daily Mail egunkariak publikatzen du Rooneyk ez duela Manchesterren jarraitu nahi. Jokalaria "gogaituta" omen dago. Hori esan die Rooneyk Ingalaterrako selekzioko hainbat jokalariri.
Rooney ez da ondo eramaten bere entrenatzailea den Sir Alex Fergusonekin. Entrenatzaileak ez zuen aurrelaria deialdi baten sartu belauneko arazoak zituela argudiatuz eta Rooneyk ondo aurkitzen zela baieztatu zuen. Ordutik aurrera bien arteko erlazioa ez da oso ona.
Ingalaterrako prentsan egintzat ematen dute Rooneyk Manchester United utziko duela eta Manchester City edo Real Madril izan daitezkeela bere hurrengo taldeak publikatu dute.