Itxi

3. Maila

Asteazkenean, 21:00etan

Portugalete-Getafe (Kopa): Florida betetzea, helburu

Erredakzioa

'Ez dugu ezer galtzekorik, presiorik gabe jokatuko dugu eta ez diogu amets egiteko aukerari uko egingo. Argi daukadana da lan polita egingo dugula", esan du Amable Martin Portugaleteko presidenteak.

Portugalete da Errege Kopan bizirik dirauen Hirugarren Mailako talde bakarra. Asteazkenean Getaferen aurka jokatuko dute final-hamaseirenetan (21:00etan) eta La Florida betetzea dute xede. Horretarako 4.500 zale hurbildu beharko dira futbol-zelaira. Patxi Lopez lehendakaria ere bertan izan daiteke, klubeko bazkide txartela baitu.

&' || 'nbsp;Harmaila gehigarriak jarri dituzte La Floridan eta baita argiztapen artifiziala ere. "Ez dugu ezer galtzekorik, presiorik gabe jokatuko dugu eta ez diogu amets egiteko aukerari uko egingo. Argi daukadana da lan polita egingo dugula", esan du Amable Martin Portugaleteko presidenteak.