Itxi

Futbola

UD Salamanca

Miguel Garciak alta hartu eta ospitalea utzi du

Andoni Beldarrain

Erredakzioa

Bere etxean atsedena hartu eta futbolean jokatzen ezingo duela jarraitu barneratu beharko du.

UD Salamancako jokalaria den Miguel Garciak alta hartu du eta ospitalea utzi du. Iragan igandeko Salamanca-Betis partidan ziplo lurrera erori zen Albaceten jaiotako jokalaria eta lau egun eman ditu ospitalean.

Miguel Garciak atsedena hartuko du ondorengo egunotan bere etxean eta futbolean jokatzen ezingo duela jarraitu barneratu beharko du. Guztiz osatuta dagoenean prentsaurrekoa emango du bere sentzazioak adierazteko.