Itxi

Futbola

Kolonbian ari zen

Gorka Elustondok Rayo Vallecanon jokatuko du

Agentziak | eitb.eus

Realeko (2005-2015) eta Athletic Clubeko (2015-2017) jokalari ohia da. Rayon 2019ra arte egongo da.

  • Gorka Elustondo, Athleticeko elastikoarekin.  EFE

    Gorka Elustondo, Athleticeko elastikoarekin. EFE

Gorka Elustondo gipuzkoarrak Rayo Vallecanon jokatuko du datorren denboraldira arte. Erdilariak 30 urte dit eta Realeko (2005-2015) zein Athletic Clubeko (2015-2017) jokalari ohia da.

Talde zuri-gorriarekin Superkopa irabazi zuen.

Iaz Kolonbiako Atletico Nacional taldeak fitxatu zuen eta guztira zortzi partida soilik jokatu ditu. Duela egun batzuk jokalariaren eta klubaren artean sinatuta zeukaten kontratua bertan behera utzi zuten.