Itxi

Athletic Club

Zuri-gorri ohiak

Athleticek gertutik jarraitzen ditu Anaitz Arbilla eta Alex Goikoetxea

A.B.

Erredakzioa

Salamancan jokatzen dute bi zuri-gorri ohi hauek. Talde bizkaitarreko ordezkariek behin baino gehiagotan zuzenean jarraitu dituzte Salamancaren partidak bertako komunikabideek publikatu dutenez.

Athletic aurtengo denboraldian erabat murgilduta egon arren etorkizunari begira ere ari da. Talde zuri-gorriko ordezkariak Bigarren Mailako partidak ikusten ari dira bertan jokatzen ari diren euskal futbolariak jarraituz. Jarraitzen ari diren talde horietako bat Salamanca da. Salamancako komunikabideek behin baino gehiagotan ikusi dituzte Athleticeko ordezkariak Salamancaren partidak ikusten.

Salamancaendirecto.com-ek publikatu du iragan asteburuan Athleticeko ordezkariak egon zirela Valladild-Salamanca partida ikusten Jose Zorrilla futbol zelaian. Talde zuri-gorriko ordezkariak Athleticeko harrobian hasitako bi jokalari jarraitzen ari dira; Alexander Goikoetxea eta Anaitz Arbilla konkretuki.

Goikoetxea Salamancako kapitaina da eta erdiko defentsa moduan denboraldi hasiera ona egiten ari da. Gainera, denboraldi bukaeran kontratua bukatzen zaio Salamancarekin eta libre geratuko da. Fitxaketak ez luke kosturik izango Athleticentzat.

Anaitz Arbilla ere denboraldi hasiera bikaina egiten ari da eta eskuin hegalean jokatzen du. Postu horretan Iraola bakarrik dauka Athleticek eta berarentzat ordezko bat edukitzea ona izango litzateke. Arbillak, ordea, urte bete gehiagorako kontratua du Salamancarekin eta Gaztela eta leongo taldeak ez dio edozein preziotan taldetik ateratzen utziko.