3. Maila
IV. eta XV. multzokoak
Hirugarren Maila: Cultural Durango eta Laudio, lidergoaren bila
A.B.
Erredakzioa
Arabarrak IV. multzoko liderrak dira eta bizkaitarrak bigarren daude sailkapenean puntu bat gutxiagorekin. XV. multzoan Tudelano lidergoa mantentzen saiatuko da.
Asteburu honetan Hirugarren Mailako IV. eta XV. multzoetako hamaikagarren jardunaldia jokatuko da eta partida ikusgarriekin beteta dator.
IV. multzoko partida interesgarriena eta deigarriena Cultural Durangok eta Laudiok jokatuko dutena da. Arabarrak dira multzoko liderrak 27 punturekin eta bizkaitarrak bigarren postuan daude puntu bat gutxiagorekin (26rekin). Bestalde, hirugarren sailkatua den Amorebietak puntu premian den Amurriori egingo dio bisita. Beasain (21 puntu) da laugarren sailkatua eta Gernika izango du aurkari.
XV. multzoan ostegunean hasi zen hamaikagarren jardunaldia Huarte-Pamplona norgehiagokarekin. Bana (1-1) berdindu zuten bi talde hauek. Tudelano liderrak (27 puntu) Murchante izango du aurkari eta bigarren sailkatua den Valle Eguesek (24 puntu) Oberenaren aurka jokatuko du.
Hamaikagarren jardunaldiko partidak IV. multzoan:
06/11 15:45 Zarautz KE - CD Basconia
06/11 17:00 Amurrio Club - SD Amorebieta
06/11 19:30 Zalla UC - Club Portugalete
07/11 11:15 Santutxu FC - Zamudio SD
07/11 11:15 CD Santurtzi - Arenas Club
07/11 11:30 SD Leioa - Aurrera de Vitoria
07/11 16:00 SD Eibar B - CD Lagun Onak
07/11 17:00 SCD Durango - CD Laudio
07/11 17:00 SD Gernika - SD Beasain
07/11 17:00 Sestao RC - CD Elgoibar
Hamaikagarren jardunaldiko partidak XV. multzoan::
04/11 20:45 CD Huarte 1 - 1 CD Pamplona
06/11 16:00 CD Iruña - CD Lourdes
06/11 16:30 CD Aoiz - CD Idoya
06/11 16:30 CD Valle de Egüés - CD Oberena
06/11 17:00 UD Mutilvera - CD Lagun Artea
06/11 17:00 UDC Txantrea - CD River Ega
07/11 15:45 CD Tudelano - CD Murchante
07/11 16:00 CD Peña Azagresa - CD Ardoi
07/11 16:30 CD Izarra - CD Aluvión
07/11 16:30 AD San Juan - CA Cirbonero