Itxi

Futbola

LaLiga Santander

Seedorf, Deportivoko entrenatzaile berria

Erredakzioa

A Coruñako klubak jakinarazi duenez, Clarence Seedorfek zuzenduko du taldea denboraldi amaierara arte. Igandean kargutik kendu zuten Cristobal Parralo ordezkatuko du.

  • Clarence Seedorf. Argazkia: @RCDeportivo

    Clarence Seedorf. Argazkia: @RCDeportivo

Clarence Seedorf da Deportivoko entrenatzaile berria. Hala jakinarazi du A Coruñako klubak astelehen honetan. Seedorfek denboraldi amaierara arte sinatu du kontratua Deportivorekin eta mailari eustea izango du helburu.

Seedorfen laguntzaile lanetan Valerio Fiori atezain ohia egongo da. Holandarra astelehen honetan iritsi da A Coruñara eta asteartean zuzenduko du bere talde berriaren lehen entrenamendua.

Deportivo hiru entrenatzailerekin negoziatzen ibili zen, igandean Cristobal Parralo kargutik kendu ostean. Martin Lasartek ezezkoa eman zion talde galiziarrari eta Ivan Alonsok ere ezetz esan zion, Mexikoko Pachuca entrenatzen ari baita, eta denbora behar zuela argudiatu zen. Ondorioz, Seedorfen aukerarekin geratu zen Galiziako taldea.

Deportivok denboraldi honetan izango duen hirugarren entrenatzailea da Clarence Seedorf, Pepe Mel eta Cristobal Parralo kargutik kendu ostean.

 

an.