Futbola
Abendutik aurrera
Afellayk FC Bartzelonan jokatuko du
Erredakzioa
24 urteko jokalariak bere kontratuaren baldintzak negoziatu beharko ditu oraindik Barçarekin. Bere "ametsa bete" duela aitortu du.
PSV Eindhoven eta FC Bartzelona akordio batera heldu dira eta Ibrahim Afellayk Guardiolaren aginduetara jokatuko du abendutik aurrera. Bere "ametsa beteko" du horrela gazteak.
24 urteko jokalariak bere kontratuaren baldintzak negoziatu beharko ditu oraindik Barçarekin. Camp Noun jokatzen duen PSVko zazpigarren jokalaria izango da: Ronaldo, Romario, Cocu...
Denboraldi hasieratik taldea handitzeko asmoa zuen Guardiolak eta Afellayen fitxaketarekin lortu du.