Itxi

Futbola

30.jardunaldiko ordutegiak

Eibarren eta Realaren arteko derbia apirilaren 1ean jokatuko da

eitb.eus

Gipuzkoarren arteko lehia 18:30etik aurrera jokatuko da Ipuruan.

  • 30. jardunaldiko ordutegiak. Argazkia: LaLiga

    30. jardunaldiko ordutegiak. Argazkia: LaLiga

Ligak ostegun honetan eman ditu jakitera martxoaren 31ren eta apirilaren 2aren artean lehiatuko diren 30. jardunaldiko partiden ordutegiak. Aipatu jardunaldiak Eibarren eta Realaren arteko derbi gipuzkoarra hartuko du; hain zuzen ere, apirilaren 1ean, 18:30etik aurrera.

Egun horretan bertan, baina ordu batzuk lehenago, Alavesek Cornellà-El Prat bisitatuko du Espayolen aurka lehiatzeko.

Azkenik, aurreko egunean, martxoaren 31n, Athleticek Celta izango du aurkari San Mamesen, 16:15ean.