Futbola
'The Times'en arabera
Manchester Unitedek De Gea fitxatzeko akordioa lortu du
Erredakzioa
The Times egunkariak publikatu du albistea. Oraindik ziur ez dagoena da atezaina urtarrilean hasiko den talde ingelesarekin jokatzen edo datorren denboraldira arte itxarongo duen.
Atletico madril eta Manchester United akordio batera iritsi omen dira talde ingelesak David De Gea atezaina fitxatzeko The Times egunkariak argitaratu duenaren arabera.
Edwin Van der Sar erretiratzera da eta Alex Fergusonek klubari presioa sartu dio atezain bat fitxatzeko. De Gearen fitxaketa 15 milioi libratan tasaturik egon daiteke (17,6 milioi euro). Van der Sarrek 40 urte bete zituen iragan urriaren 29an eta De Geak 20 urte ditu.
Allan McGregor (Glasgow Rangers) Anders Lindegaard (Aalesunds taldekoa) Rene Adler (Bayer Leverkusen) eta Manuel Neuer (Schalke 04) atezainen atzetik ere ibili da Manchester United.