Itxi

Futbola

Zozketa

Marseillako Olympique Athleticen borreroak Leipzigekin jokatuko du final-laurdenetan

Agentzia | Erredakzioa

Joaneko partidak apirilaren 5ean jokatuko dira, eta itzulikoak astebete geroago, 12an.

  • Final-laurdenetako kanporaketak. Argazkia: Efe.

    Final-laurdenetako kanporaketak. Argazkia: Efe.

Marseillako Olympique Athletic Europa Ligatik kanpo utzi duen taldeak Leipzig alemaniarrarekin neurtuko ditu indarrak final-laurdenetan, UEFAk Nyonen egindako zozketaren arabera.

Gainontzeko kanporaketetan Atletico Madrilek Lisboako Sportingen aurka jokatuko du, Arsenalek CSKA Moskuren aurka eta Laziok Salzburgoren aurka.

Final-laurdenetako joaneko partidak apirilaren 5ean jokatuko dira eta itzulikoak astebete geroago, 12am. Finalerdiak apirilaren eta maiatzaren 3an izango dira, eta finala maiatzaren 16an, Stade de Lyonen.