Itxi

3. Maila

13. jardunaldia

Hirugarren Maila: Laudio eta Tudelano, sendo lidertzan

Erredakzioa

Arabarrek taulako lehen postua mantentzen dute Lagun Onaken aurka berdindu ostean (3-3) eta nafarrek sei puntuko aldea mantentzen dute bigarren sailkatuarekin, Valle Eguesekin.

Hirugarren Mailako laugarren multzoan Laudiok sailkapeneko lehen postua izaten jarraitzen du, Lagun Onaken aurka 3-3 berdindu ostean. Bigarren sailkatua, Durangoko Kulturala, sasoi onean dago eta Portugalete 1-0 gainditu eta gero arabarrengandik soilik 2 puntura jarri dira. Sestaok Amorebieta 1-0 gainditu zuen eta sailkapenean hirugarren jarri da Zornotzako taldea gaindituz.

Amurrio eta Baskoniaren arteko norgehiagoka bertan behera gelditu zen eta arabarrek sailkapeneko azken postuan jarraitzen dute 8 punturekin. Eibar Bk 9 puntu ditu Beasainekin 0-0 berdindu ostean eta Elgoibarrek 10, Gernikarekin 1-1 berdindu eta gero.

Zarautz KE 1-1 SD Leioa
CD Laudio 3-3 CD Lagun Onak
Zalla UC 0-0 Zamudio SD
SD Eibar B 0-0 SD Beasain
Santutxu FC 1-0 Arenas Club
CD Santurtzi 0-1 Aurrera Vitoria
SCD Durango 1-0 Club Portugalete
SD Gernika 1-1 CD Elgoibar
Sestao RC 1-0 SD Amorebieta
Amurrio Club - CD Basconia (Ez da jokatu)

Nafarroako multzoan, Tudelanok lidertza izaten jarraitzen du, 6 puntuko aldeaz. Tuterako taldeak 3-1 gainditu zuen Oberena. Bigarren posizioan Valle Eguesek jarraitzen du 30 punturekin. Mutilvera eta Izarrak playoff postuetan jarraitzen dute 26 eta 25 punturekin. Jaitsiera postuetan Lagun Arteak (7 puntu), Peña Azagresak (8 puntu) eta River Egak (10 puntu) jarraitzen dute.

CD Peña Azagresa 2-3 AD San Juan
CD Iruña 2-2 CD Aluvion
UDC Txantrea 1-2 CD Murchante
UD Mutilvera 3-0 CD Idoya
CD Huarte 3-0 CD River Ega
CD Aoiz 1-0 CD Lourdes
CD Valle de Egües 3-1 CD Ardoi
CD Lagun Artea 1-1 CD Pamplona
CD Tudelano 3-1 CD Oberena
CD Izarra 2-1 CA Cirbonero