Futbola
BIFS'18
Bilbo, munduko futbolaren hiriburua
Agentziak | Erredakzioa
Julen Lopetegui, Luiz Felipe Scolari, Roberto Martinez eta Xabi Alonso bildu ditu, besteak beste, Bilboko International Football Summit bilerak.
-
Jose Angel Iribar / EFE.
Jose Angel Iribarrek eman dio amaiera II Bilbao International Football Summit delakoari, Julen Lopetegui, Luiz Felipe Scolari, Roberto Martínez eta Xabi Alonso bildu dituen bilerari.
Lehenengo hitzaldian emakumezkoen futbolak etorkizunean izango dituen erronak izan dituzte hizpide, besteak beste, Eibarko kapitaina Ainhoa Alonsok eta Iribarrek.
Gero, Ivan Bravo, Qatarreko Aspire Academyko zuzendaria, bertako heziketaren gakoez aritu da. 2022ko Munduko Txapelketa antolatuko du herrialde arabiarrak, eta Bravok esan duenez, Brasilen izango den 2019ko Amerika Kopan parte hartzeko aukerak ditu.
Roberto Olabe, Realeko kirol zuzendari berria, mahai-inguru horretan egon da.
Scolari, betalde, Korea eta Japoniako Mundko Txapelketa irabazi zuen Brasilgo selekzioaren arrakasta gogoratu du. Lopeteguik eta Roberto Martinezek, Belgikako hautatzaileak, taldeak nola kudeatu izan dute hizpide.
Azkenik, Xabi Alonsok bere taldeetan —Reala, Eibar, Liverpool, Real Madril, Bayern eta Espainiako selekzioa— izandako ibilbidea gogoratu du.