Itxi

Futbola

Azaroaren 29an, 21:00etan

Bartzelona eta Real Madril sasoi betean iristen dira klasikora

Andoni Beldarrain

Erredakzioa

Talde katalanak Almeriari 0-8 irabazi zion eta 0-3koarekin gainditu zuten Panathinaikos. Bestalde, Mourinhorenak partidarik galdu gabe datoz, Athletici 5-1 eta Ajaxi 0-4 irabazita.

Espainiako Ligako klasikoa jokatuko da astelehenean (21:00etan) Camp Noun. Bartzelona eta Real Madril ariko dira aurrez aurre eta BBVA Ligako lidergoa egongo da jokoan. Biak sasoi betean iritsiko dira partida honetara.

Bartzelonak etxean jokatuko du eta Ligan Almeria jipoitzetik dator 0-8 irabazita. Txapeldunen Ligan ere lanak eginak ditu talde katalanak Panathinaikosi 0-3 irabazi eta gero. Sailkatuta daude Guardiolarenak eta multzoko lider moduan gainera. Bestalde, Real Madrilek ez du denboraldi honetan partidarik galdu. Mourinho etorri denetik ez dute norgehiagokarik galdu ez Ligan, ez Errege Kopan ezta Txapeldunen Ligan ere. Madrildarrek 5-1 jipoitu zuten Athletic Bernabeun jokatu zen Ligako partidan eta 0-4 irabazi zioten Ajaxi Amsterdam Arenan Txapeldunen Ligako bosgarren ihardunaldian.

Real Madril lider moduan iristen da Camp Noura 32 punturekin eta Bartzelona bigarren sailkatua da puntu bat gutxiagorekin. Bi taldeak etxeko lanak egin dituzte bai Txapeldunen Ligan eta Errege Kopan txapelketa bakoitzeko lehen fasea arazorik gabe gaindituta.