Itxi

Futbola

Xehetasunak agerian

Ustelkeria FIFAn, BBCko dokumental baten arabera

Erredakzioa

FIFAko egungo presidenteordea, Jack Warner, Hegoafrikako Munduko Txapelketan sarreren birsalmentan aritu zela argitaratu dute.

Jack Warner FIFAko egungo presidenteordeak dirua irabazi zuen Hegoafrikako Munduko Futbol Txapelketan sarreren birsalmentari esker, BBCk astelehen gauean emititutako dokumental baten arabera.

"FIFAko kide ukiezinetako bat da Warner", baieztatu zuen Andrew Jennings ikerketen protagonistak ''Panorama'' saioan.

Gainera, ISL kirol marketin enpresako isilpeko iformazioa eskuratu ahal izan dute programa berean eta bertan osteguneko hitzorduan ( 2018 eta 2022ko Mundialak non jokatuko diren erabakiko dute) boto eskubidea izango duten hiru kidek jasotako 175 ordainketak agerian utzi dituzte. ISL-k 2001. urtean porrot egin zuen.