Itxi

Futbola

37. jardunaldiko ordutegiak

Alaves-Athletic derbia, maiatzaren 12an

AGENTZIAK | EREDAKZIOA

Egun berean jokatuko dira Reala-Leganes eta Eibar-Las Palmas norgehiagokak ere.

  • Aurreko denboraldian Alavesek lortu zuen garaipena Athleticen aurkako derbian. Argazkia: EFE

    Aurreko denboraldian Alavesek lortu zuen garaipena Athleticen aurkako derbian. Argazkia: EFE

Ligak astelehen honetan eman ditu ezagutzera Ligako 37. jardunaldiari dagozkion partiden ordutegiak. Norgehiagokarik gehienak maiatzaren 12an izango dira, 18:30ean, tartean Mendizorrotzan lehiatuko den Alaves-Athletic derbia ere. Egun eta ordutegi bera izango dute Reala-Leganes eta Eibar-Las Palmas partidek ere.

Igandean bi neurketa besterik ez dira izango. LaLigak jakitera eman duenez, "partida guztiei ordutegia eta data alda dakieke, aurreko jardunaldian izandako emaitzak eta sailkapena kontuan hartuta".

 

37. JARDUNALDIKO ORDUTEGIAK

Maiatzak 12, larunbata

Deportivo – Vila-real, 18:30ean.

Real Madril – Celta, 18:30ean.

Reala- Leganes, 18:30ean.

Betis – Sevilla, 18:30ean.

Alaves – Athletic, 18:30ean.

Getafe - Atletico Madril, 18:30ean.

Eibar - Las Palmas, 18:30ean.

Girona – Valentzia, 18:30ean.

 

Maiatzak 13, igandea

Espanyol – Malaga, 16:15ean.

Levante – Bartzelona, 20:45ean.