Futbola
A SERIEA
Juventus, Italiako ligako txapeldun
Erredakzioa
Turingo taldeak golik gabe berdindu du Erromaren aurka ligako azken-aurreko jardunaldiko partida, eta titulua bereganatu du.
-
Juventuseko jokalariak Italiako ligako txapeldunak direla ospatzen. Argazkia: EFE
Juventusek zazpigarren aldiz jarraian irabazi du 'Scudetto'a igande honetan, Erromaren aurka golik gabe berdinduta. Italiako liga (A seriea) amaitzeko jardunaldi baten faltan lortu du titulua Turingo taldeak.
Bere historiako 34. ligako titulua lortu du Juventusek, eta laugarren urtez jarraian lortu du Italiako bi titulu handienak irabaztea, Italiako kopa ere irabazi baitu. Italian, Juvek bakarrik lortu du marka hori.