Itxi

Futbola

2. B Mailara igoera

Culturalak garaipena lortu du eta Portugaletek berdinketa

eitb.eus

Cultural Durango taldeak 0-1 irabazi dio San Fernandori Bigarren B Mailara igotzeko playoffeko finaleko joaneko partida. Portugaletek, aldiz, bana (1-1) berdindu du Castelloren aurka, etxean.

  • Cultural Durango: Argazkia: @CulturalDurango

    Cultural Durango taldea, San Fernandon lortutako garaipena ospatzen. Argazkia: @CulturalDurango

Cultural Durango eta Portugalete dira Bigarren B Mailara igotzeko lehian jarraitzen duten euskal talde bakarrak eta igande honetan jokatu dituzte igoera faseko azken kanporaketetako joaneko neurketak.

Durangoko taldeak 0-1 irabazi dio San Fernandori Cadizen eta abantaila hartu du datorren asteburuan etxean jokatuko duen itzuliko neurketarako. Egañak sartu du partidako gol bakarra, 57. minutuan.

Bestalde, Portugaletek bana (1-1) berdindu du Castelloren aurka La Floridan. Gabri Ortegak 58. minutuan sartu duen golak (1-0) aurretik jarri du talde jarrilleroa, baina azken minutuan neurketa berdindu du Calvillok (1-1) Castellorentzat. Beraz, Portugaletek desabantaila txikiarekin ekingo dio Castellon jokatuko den itzuliko partidari.

Bigarren B Mailara igotzeko playoffetako finaletako joaneko partiden emaitzak:

Atletico Sanluqueño 3 - Yeclano               0

Salmantino          1 - Compostela            1

UD San Fernando     0 - Durango               1

Ibiza-Eivissa       1 - Atletico Levante      0

Socuellamos         1 - Unionistas Salamanca  0

Ejea                1 - Cadiz B               1

Villarrobledo       3 - Almeria B             6

Portugalete         1 - Castello        1

Orihuela            2 - Langreo               1