Futbola
Hilaren 27an Bilbon
Vicente del Bosquek jasoko du aurtengo Bizkaia Saria
Erredakzioa
Bizkaitarrak ez direnentzako saria jasoko du Espainiako futbol selekzioko hautatzaileak bere "profesionaltasuna eta jauntasuna"ri esker.
Bizkaiko Kirol Prentsa Elkarteak (APDB) Vicente del Bosque Espainiako futbol selekzioko entrenatzaileari emango dio aurtengo Bizkaia Saria. Bizkaitarrak ez direnentzako saria jasoko du Del Bosquek hilaren 27an, Bilbon.
Saria ematerako orduan "profesionaltasuna eta jauntasuna" kontutan hartu ditu epaimahaiak eta baita Del Bosquek Athletici dion "maitasuna" ere.
Aurreko urteetan Bizkaia Saria jaso dutenak: Juanito Oiarzabal (2003), Carlos Sainz (2004), José Angel Iribar (2005), Jose Luis Korta (2006), Samuel Sanchez (2007), Miguel Indurain (2008) eta Edurne Pasaban (2009).