Itxi

Futbola

San Fernandori irabazita

Durangoko Kulturala Bigarren B Mailara igo da

eitb.eus

Bizkaiko taldeak 2-0 irabazi dio San Fernandori igotzeko play-offeko finaleko itzuliko partida, eta joanekoa ere 0-1 irabazi zuenez, brontzezko mailara igo da.

  • Cultuiral Durango. Argazkia: @CulturalDurango

    Cultuiral Durango. Argazkia: @CulturalDurango

Durangoko Kulturala Bigarren B Mailara igo da, igandean igotzeko play-offeko finaleko itzuliko partida 2-0 irabazita San Fernandori, joaneko neurketa ere irabazi baitzuen (0-1). Ondorioz, brontzezko mailan jokatuko du datorren denboraldian.

Durangoko taldea lehen neurketa irabazi ez balu bezala atera da garaipenaren bila, eta 23. minutuan bideratu du norgehiagoka, Praderak sartu duen golari esker (1-0). Eromenak, ordea, 90. minutuan egin du eztanda, Ekaitz Molinak 2-0ekoa sartu eta Kulturalaren igoera bermatu duenean.