Futbola
Jardunaldia kolokan
BBVA Liga: Urtarrilaren 2ko partida guztiek 17:00etan beharko dute
Erredakzioa
Futbolari Espainiarren Elkarteak (AFE) urtarrilaren 2ko partidak 17:00ak eta 19:00ak bitartean bakarrik jokatu ahal izango direla jakinarazi dio LFPri.
Futbolari Espainiarren Elkarteak (AFE) BBVA Ligarako iragarritako ordutegiak "berehala" aldatzeko eskatu dio Futbol Liga Profesionalari (LFP), eta urtarrilaren 2ko partidak 17:00etan bakarrik jokatuko direla adierazi du.
Bi aldeek hainbat bilera egin ondoren, azkenengoa asteazken honetan, Luis Rubiales AFEko presidenteak kluben patronalari ordutegiak "berehala" aldatzeko eskatu diotela adierazi du, prentsaurrean.
Urtarrilaren 2a opor-eguna da, duela bi urteko hitzarmenak dioenaren arabera, baina LFPk bost partida programatu ditu igande horretarako.
Gainera, Rubialesek "futbolariak jakinaren gainean" daudela esan du, klub gehienen kapitainekin hitz egin dutelako eta haiek "babes osoa" eman dietelako. "Gure erabakiaren berri jaso dute eta Jaime Lissavetzky Estatuko Kirol idazkariari ere erabakiaren berri eman diogu", azpimarratu du Rubialesek. Jardunaldia arriskuan ez dagoela gaineratu du gero.
Bestalde, AFEko presidenteak Betisen eta beste talde batzuen egoera "larria" dela esan du, jokalari batzuek ez baitute dagokien soldata jaso.
LFPk proposatutako ordutegiak:
16:00 Athletic-Deportivo
18:00 Bartzelona-Levante
18:00 Sporting-Malaga
20:00 Sevilla-Osasuna
22:00 Valentzia-Espanyol
- Astelehenean urtarrilaren 3an:
20:00 Vila-real-Almeria
20:00 Zaragoza-Reala
20:00 Atletico Madril-Racing
20:00 Mallorca-Hercules
22:00 Getafe-Real Madril.