Itxi

Futbola

Lehen eta bigarren mailetan

Bundesligako teknikariek gailu mugikorrak erabili ahalko dituzte aulkietan

Erredakzioa

Alemaniako Lehen eta Bigarren Mailetako teknikariak gailu mugikorrekin harremanetan jarri ahalko dira partidak jokoan dauden bitartean. Talde bakoitzeko hiru gailukoa izango da muga.

  • Bayern Munich. Argazkia: EFE

    Bayern Munich. Argazkia: EFE

Alemaniako Futbol Ligak astearte honetan jakinarazi du Bundesligako eta 2. Bundesligako taldeetako teknikariek gailu mugikorrak erabili ahalko dituztela aulkietan partidak jokoan dauden bitartean, 2018-2019. denboraldian.

Gailu mugikorrak gai teknikoetarako edo jokalarien lesioak kudeatzeko erabili ahalko dituzte. Aulkietako area teknikoa harmailetan dauden beste teknikari batzuekin komunikatzeko balioko du, eta medikuek ere erabili ahalko dituzte, zelaira ateratzen direnean jokalarien lesioen berri emateko aulkiko teknikariei.

Talde bakoitzak hiruna gailu erabili ditzake patidetan zehar eta gehiago erabiliz gero, zigorrak ezarriko dira. Ezingo dira gailu mugikorrak erabili epailearen erabakiak eztabaidatzeko; horrela izanez gero, zigorrak ezarriko dira. Klub guztiek, etxekoek zein bisitariek, internetera konexioa bermatuta izan beharko dute.